eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Desgaitasuna duten LHko ikasleentzako bekak

Irailaren 30ean amaituko da Adecco Fundazioak desgaitasuna duten LHko ikasleentzat ematen dituen beketako bat eskatzeko epea, 16 urtetik 30 urtera bitartekoa.

Desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzea lortzeko asmoz, Adecco Fundazioak ikasleentzako prestakuntza-beken V. edizio hau abiarazi du, eta eskatzaile bakoitzeko 2.000 euro arteko laguntzak emango dizkie.

Berritasun gisa, deialdia bi adarretan banatuko da: hautagai berrientzat eta aurreko deialdietako onuradunentzat. Biek eskaera bera aurkeztu beharko dute, baina aurretik beka bat jaso dutenen balorazioa elkarrizketa pertsonal batekin osatuko da, pertsonak aurkez ditzakeen premia bereziak antzemateko eta bekari modu osagarrian erantzun ahal izateko.

IKASLAN Arabak eta Adecco Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat dute kolektibo behartsuenei lanpostu bat lortzea erraztuko dieten jarduerak, orientazio-programak eta laneratzeko programak elkarrekin garatzeko.