eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

CIFP Mendizabala LHIIk ekitaldi bat antolatu du ile-apaindegiko profesional handien laguntzarekin

Ile-apainketako egungo joerak eta teknikak erakusteak erronka berri bat ekarri dio CIFP Mendizabala LHIIri, hainbat heziketa-ziklotan parte hartzen baitzuten: Estilismo eta Ile-apainketako Zuzendaritza, Estetika eta Edertasuneko Zuzendaritza, Irudi Pertsonal eta Korporatiboko Aholkularitza, Ikus-entzunezko proiektu eta ikuskizunen errealizazioa eta Produkzio grafikoaren diseinua eta kudeaketa.

Z.one concept, kosmetika kapilarreko etxearekin formakuntza lanean dabiltzan Xandra Pardo eta Miguel Ángel Moñino teknikarien eskutik kolore eta mozketa teknika aintzindiariak ezagutu genituen batik bat.

Formatzaile hauen ibilbide profesionala oso zabala da, esaterako, Xandra Pardok bi hamarkada daramatza irudi pertsonaleko ikastaroak irakasten munduan zehar. Miguel Angel Moñino, berriz, Toni & Guy Londreseko ile-apainketako formakuntzako ikastetxe ospetxurako aritu da lanean 7 urtez Z.one concept kosmetika etxearen teknikarietako bat izan aurretik.

Hainbat modeloren parte-hartzeari esker, profesional hauek euren teknika eta proposamen berriak erakutsi zituzten bai Mendizabalako ikasleei eta baita beste ikastetxe batzuetako ikasleei ere. Izan ere,  bertan izan genituen CIFP Rio Ebro (Miranda), Molinuevo-Egibide (Gasteiz), CEPA El Carmen (Gasteiz), Itziar akademia (Gasteiz) ikastetxeetako ile-apainketako zikloetako ikasleria eta baita Irudi Pertsonaleko hainbat enpresas kolaboratzaileak ere  LHII Mendizabalan izan ziren.