eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

CIFP Laudioalde LHIIk irabazi du Arabako Instalatzaile Gazteen lehiaketa

Aitzol Moyak, CIFP Laudiolde LHIIko taldekoak, irabazi du Arabako Instalatzaile Gazteen Lehiaketa, eta lurralde hori ordezkatuko du Espainiako Instalazio Elektriko, Telekomunikazio eta Klimatizazio Enpresen Federazio Nazionalak antolatutako azken fasean.

CIFP Mendizabala LHIIk hartu zuen atzo SEA Arabako Enpresek antolatutako ekitaldi garrantzitsu hau, Teodoro Cid Permioak CIFP Mendizabala LHII, CIFP Laudioalde LHII eta Egibide Elektrizitate eta Elektronika familiako espediente onenei emateko ekitaldiarekin batera.