eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

CIFP Gamarra LHIIk “New Steps Safe Future” berrikuntza proiektua aurkeztu du

Ikastetxeko taldeak Erasmus+ proiektu honen garapena aurkeztu du Gamarran egindako ekitaldi batean. Proiektu horrek jasangarritasuna, STEM trebetasunak eta ikasleen eta hezitzaileen karbono aztarna murriztea ditu ardatz. Jarduera honen bidez, proiektu honen eragina zabaldu eta maximizatu nahi izan da, emaitzak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuz, bere onurak zuzeneko parte-hartzaileak baino publiko zabalago batengana irits daitezen.

Arduradunek programa honen esparruan garatutako material didaktikoak aurkeztu dituzte: web atari bat, aplikazio mugikor bat eta proiektuaren helburuetara zuzendutako jardueren gida bat.

Elikadura osasungarria, eguneroko bizitzan zero hondakin, ingurune berdeago batean bizitzea, energia iturri alternatiboak erabiltzea, kontsumitzaile kontzientea izatea eta karbono aztarna murriztea dira proiektu honen helburuak, eta Hungariak, Turkiak, Irlandak, Portugalek eta Suediak ere parte hartu dute.