eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Berrikuntza ugari Ikaslan Arabaren 2021-2022 ikasturterako prestakuntza-eskaintzan

Eskaintza zabaldu egin da ziklo berriekin: 3D animazioak, BIRTLHko jokoak eta ingurune interaktiboak, Zaraobe BHIko Integrazio Sozialeko zikloa edo Mendizabala LHIIko Metal Eraikuntzak.

Baina, horrez gain, bada beste proposamen interesgarri bat ere: automobil elektrikoen eta hibridoen mantentze-lanen azkenburukoa, automobilen elektromekanikako ziklo ertaineko ikasleentzat. Urtebeteko espezializazio-kuso bat, ikastetxean modu aitzindarian ezarriko dena.

Era berean, Cepa El Carmenek modalitate berri bat ere eskainiko du: LHB egokitua, zehazki nekazaritzako lorezaintzan, hezkuntza-premia bereziak dituzten gazteentzat. Ikasketa horiek 3 ikasturtetan egingo dira, bitan egin beharrean, eta ikasleek gaitasunak landuko dituzte, hobeto garatzen laguntzeko.