eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Desgaitasuna duten LHko ikasleentzako bekak

Irailaren 30ean amaituko da Adecco Fundazioak 16 eta 30 urte bitarteko desgaitasunen bat duten LHko ikasleentzat ematen dituen beketako bat eskatzeko epea.

Deialdi hau #EmpleoParaTodos proiektuaren barruan sartzen da. Adecco Fundazioak desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko konpromisoa duten 400 enpresa baino gehiagorekin batera gauzatzen du proiektu hori.

Beken helburua da desgaitasuna duten gazteen prestakuntza kualifikatua sustatzea, etorkizunean lan-merkatuan normaltasunez eta baldintza berdinetan sar daitezen.

Ikaslan Arabak eta Adecco Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute egoera ahulenean dauden kolektiboei lanpostu bat lortzea erraztuko dieten jarduerak, orientazio-programak eta laneratzeko programak batera garatzeko.