eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Basquetourrek hitzarmena sinatu du Turismoko LHko hiru ikastetxe publikoekin, ikasleen prestakuntzan laguntzeko

Daniel Solanak, Basquetourreko zuzendariak eta Nerea Fernández de Ortegak, Leire Bustingorrik eta Cristina Arrienek, Vitoria-Gasteizko IES Francisco de Vitoria BHIko Turismo sailetako buruek, Donostiako IES Xabier Zubiri Manteo BHIk eta Bilboko CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHIIk, hurrenez hurren, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, aipatutako zentroetako ikasleek prestakuntza osatzeko eta behar diren gaitasunak eskuratzeko.

Akordioaren arabera, Turismoaren Euskal Agentziak ziurtatu beharko du Eusko Jaurlaritzaren standei arreta ematen dieten ikastetxeetako ikasleak Estatuko azoka garrantzitsuenetan egotea, bereziki Fitur, Sevatur eta Expovacaciones azoketan edo Jaurlaritza Euskadi-Basque Country helmuga sustatzeko joaten den Estatuko edo nazioarteko beste azoka batzuetan.

Era berean, Basquetourreko edo turismo-sektoreko langileek ikastaroak, hitzaldiak eta prestakuntza-jardunaldiak emango dituzte zentroetan, eta euskal turismo-enpresek praktiketako ikasleak har ditzaten sustatuko dute (bidaia-agentziak, gidak), enpresak zentzu horretan motibatzeko edozein neurri hartuta.

Bestalde, ikastetxeek ikasleen praktika-beharrak zehaztu beharko dituzte, Basquetourreko zuzendaritzarekin batera praktikak zein Agentziako arlotan egingo diren adierazteko. Praktikak ikastetxe bakoitzeko urtebetez egingo dira, txandaka.

Ikastetxeek bermatuko dute, halaber, ikasleek ekitaldi, azoka edo Basquetourren lan egokia egiten dutela, eta ekintza guztien jarraipena koordinatuko dute, urteko memoria batean sartuta.

Nerea Fernandez de Ortegak, Francisco de Vitoria BHIko Gida, Informazio eta Laguntza Turistikoen Zikloaren arduradunak, nabarmendu du lehen aldia dela Ikaslan sareko Turismoko LHko ikastetxe publikoek tamaina horretako hitzarmen bat sinatzen dutela erakunde publikoekin, eta eskerrak eman dizkio Basquetourri bere inplikazio osoagatik; izan ere, hori oso urrats garrantzitsua da eta ikasteko aukera bikaina LHko ikastetxe publikoetako ikasleentzat.

Bestalde, Basquetourreko zuzendariak azpimarratu du horrelako lankidetza-hitzarmenak estrategikoak direla Agentziarentzat, eta Euskadik sektoreko hainbat arlotan (publikoak zein pribatuak) gaitasun handiagoa eta prestakuntza hobea duten turismoko profesionalak izan ditzan laguntzen dutela.