2022ko ekainaren 1etik 30era bitartean egingo dira. Horretarako, urtarrilaren 10etik 21era bitartean aurrematrikula egin beharko da, eta otsailaren 22a baino lehen ordaindu. Aurrematrikulak bi modutan egin ahal izango dira:
– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.
– Online: horretarako, ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.
Plaza libreak baino eskabide gehiago aurkezten badira, ezarritako irizpideen arabera barematuko dira eskabideak.
Ziklo jakin bateko lanbide-modulu guztiak gainditzen dituztenek dagokion titulua emateko eskatu ahal izango dute.
FASEAK | DATAK |
---|---|
– Aurrematrikulazio-epea | 2022ko urtarrilaren 10etik 21era |
– Esleipendunen behin-behineko zerrendak | 2022ko urtarrilaren 28a |
– Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak | 2022ko otsailaren 4ra arte |
– Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak | 2022ko otsailaren 11a |
– Prezio publikoa ordaintzea | 2022ko otsailaren 22ra arte |
– Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak | 2022ko martxoaren 2a |
– Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzea | Maiatzaren 19tik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte |
– Probak egiteko aldia | 2022ko ekainaren 1etik 30era |