AVANZA Orientaren 6. edizioak, Arabako LHko zentroek Gasteizen antolatzen duten prestakuntza-jardunaldiak, eztabaida ireki eta eraikitzailea planteatzen du, gai horiei guztiei erantzuteko neurohezkuntzaren, gamifikazioaren eta soft skill-en bidez.
Jardunaldia azaroaren 12an izango da, Europa Biltzar Jauregian, eta arlo horietan adituak diren hiru emakume izango dira protagonista. Alde batetik, Anna Forések, Bartzelonako Unibertsitateko Neurohezkuntza Katedraren zuzendarikideak, garunaren funtzionamenduaren gakoetako batzuk emango ditu, ikasteko orduan dituen gaitasunei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Berarekin batera, @AgoraAbierta profilagatik sare sozialetan oso ezaguna den Clara Corderok jolasaren elementuak – afektiboak, kognitiboak eta komunikatiboak – martxan jartzen dituzten eta ikasleentzat esperientzia eraldatzaileak diren dimentsioak jorratuko ditu. Plantela ixteko, Ana Romarrek, Zaragozako Unibertsitateko Soft Skills eta Adimen Emozionaleko Masterreko zuzendariak, emozio bigun delakoak ez garatzearen arriskuez hitz egingo digu, bai eta arlo pertsonalean, akademikoan eta profesionalean duten paper erabakigarriaz ere.
Ekitaldia doakoa da eta Ikaslan Arabak eta Hetelek antolatzen dute, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Izen-emateak: www.avanza.eus