eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Atzerrian lan-esperientzia izan nahi duzu?

30 urte baino gutxiago badituzu eta atzerrian lan-esperientzia bat bizi nahi baduzu, ezagutu AFMk, IKASLANek eta Mondragon Unibertsitateak munduan zehar eskaintzen dituzten 80 bekak eta eskatu irailaren 21a baino lehen.

NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMA

  • Goi-mailako Lanbide Heziketako eta unibertsitateko titulua duten euskal gazteei zuzenduta.
  • Praktiken gutxieneko iraupena 6 hilabetekoa da, eta 12 hilabetera arte luzatzeko aukera dago.
  • 40 eta 60 ordu bitarteko prestakuntza ematen da nazioarteko egonaldia hasi aurretik.
  • Zuzkidura ekonomikoa ez da aldatzen xedearen arabera, eta gehieneko zuzkidura 1.785 €-koa da (gordinak).

Basque Global Industry bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Industria Garapen, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena dira, eta euskal gazteek gaitasunak eskuratzea dute helburu, atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoa emanez.

Sakatu baldintzak, dokumentazioa eta jarraibideak ezagutzeko botoia, izena eman ahal izateko.

Ateak zabalik eta aurrematrikula