eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ate ireki birtualak Gamarra Ostalaritza Eskolan

Gamarra Ostalaritza Eskolan egun bat nolakoa den jakin nahi duzu? Gustatuko litzaizuke ibilbide birtuala egitea hango instalazioetan zehar? Aurten, ikastetxeak hainbat bideo eta dokumentu bildu ditu bere webgunean, berari buruzko informazio guztia errazago eskuratu ahal izateko.

Eskolaren, prestakuntza-eskaintzaren eta ziklo bakoitzaren aurkezpenaz gain, bisita birtuala egin daiteke instalazioetan zehar, eta, bideo batean, ikastetxean edozein egun nolakoa den azaltzen da.

Halaber, izena aurrez aurre emateko, aurten aurretiko hitzordu-sistema bat ezarri da, Idazkaritzan ez dadin ikasle-pilaketarik gerta eta, horrela, segurtasun-neurriak betetzeko.

Hemen duzue informazio guztia.