Arkaute Nekazaritza BHIn, dagoeneko hasiak dira Eguberrietarako janzten. Lorezaintza eta Loradenda Zikloko ikasleek ikastetxeari Gabonetako itxurarik onena emateko ahalegina egin dute, eta, joan den astean, Nekazaritza Ekologikoko 2. mailako ikasleek nekazaritza-produktuen Gabonetako azoka tradizionala egin zuten, Lorategi Botanikoan.
Hemen, ekitaldiko hainbat argazki ikus dezakezue.