- “Arabako Lanbide Heziketako Enplegagarritasunari buruzko Jardunaldien” helburua da Arabako Lanbide Heziketako ikasleen laneratzea edo enplegagarritasuna hobetzen lagunduko duen ikaskuntza- eta truke-gune bat izatea, lan-merkatuaren beharretara hurbilduz.
- Ekimena Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo Sailetik eta Foru Administraziotik abiatzen da, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Ikaslan Araba eta HETEL Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen sareen babesa du, hurrenez hurren.
- Azaroak 21eko jarduera eta tailerretan parte hartu nahi duten ikasleek ikastetxearen bidez eman behar dute izena, eta Enplegu Azokara joan eta enpresekin hitzorduak izan nahi duten pertsonek www.fpalava.com webgunean eman dezakete izena azaroaren 16ra arte
“FP ON LH” lelopean, Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu Jauregian “Arabako LHko Enplegagarritasun Jardunaldiak” egingo dira azaroaren 21ean eta 22an, helburu bikoitzarekin: alde batetik, Lanbide Heziketako ikasleen etorkizuneko enplegagarritasuna hobetzea, eta, bestetik, Enplegu Azoka baten bidez, beren enplegua hobetu nahi duten Lanbide Heziketako tituludunen laneratzeko aukerak hobetzea.
“Arabako Lanbide Heziketako enplegagarritasun-jardunaldiak” Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko Sailak antolatzen ditu, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Ikaslan Araba eta HETEL Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxe sareen babesa dute.
Zehazki, bi jardunaldi hauetan planteatutako jarduerak bi kolektibori zuzenduta daude: lehen egunean, Arabako ikastetxeetako Lanbide Heziketako ikasleei, lan-orientazioa ardatz duten jarduerekin – batez ere tailerrak –; eta, bestetik, bigarren egunean, Enplegu Azoka egingo da, iaz lortutako arrakastaren ondoren, berriro ere Lanbide Heziketako tituludunei zuzenduta egongo dena, lehentasunez enplegua bilatzeko egoeran daudenei, eta Arabako enpresekin biltzeko aukera izango dutenak, haien beharrak gertutik ezagutzeko eta lan-merkatuaren etorkizunari buruzko nozioak emateko.
Enplegu Azokan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik, www.fpalava.com webgunearen bidez.