eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Arabako LH publikoak Pragako prestakuntza- eta lan-sisteman sakondu du

Arabako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako zuzendariak, IKASLAN ARABA sarean sartuta daudenak, Pragara joan dira, Txekiar Errepublikako hiriburuko lanbide-heziketako bi zentro bisitatzera eta eskola horiek dituzten lan egiteko moduari eta erronkei buruz gehiago ezagutzera.

Lehen bisita Krizik Eskolara izan zen, elektronikaren lanbide-arloan espezializatua eta arlo horretan ibilbide luzea duena.

Lanbide-heziketa pribatuko eskola, Ceduk, enplegagarritasun handiko zentroa, izan zen Ikaslan Arabako ordezkarien hurrengo bisita.

Erasmus + bekei esker Pragan prestakuntza osatzen ari diren ikasle arabarrak bisitatzeko ere baliatu zen bidaia.

Ikaslan Arabako langileentzat, horrelako ekimenek kudeaketa-gaitasunak eta nazioartekotze-estrategiak hobetzen laguntzen dute, eta beste herrialde batzuetako bazkideekiko lankidetza indartzen dute. Arabako elkartearen helburuari ere erantzuten dio, hau da, gizarteko, hezkuntzako eta enpleguko hainbat eremutan erakunde aktiboekin sinergiak irekitzea.

Bidaia hau Erasmus+ programaren 1. Ekintza Nagusia (KA1) proiektuen parte da. Programaren helburua, epe luzera, erreforma politikoak bultzatzea eta Europan eta Europatik kanpo mugitzeko aukeretarako baliabide berriak batzea da.