Martxoaren 31 DBHko 4. mailako ikasleentzat eta beren senideentzat izango da; hurrengo egunean, berriz, orientatzaileak, tutoreak eta zuzendariak izango dira protagonistak. Aurreko edizioetan bezala, izena ikastetxeen bidez eman behar da, eta doakoa izango da.
Martxoaren 31n, standak 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo dira irekita.
DBH-KO ETA BATXILERGOKO IKASLEAK
Araban eskaintzen diren 21 familia profesionalak zazpi taldetan banatu dira. Ikasleek erabakiko dute batera eskainiko diren zazpi hitzaldi horietatik zeinetan duten interesik handiena, ordubete eskasean familia horri dagokion informazio guztia jaso ahal izateko. Araban LH eskaintzen duten Ikaslan Arabako eta Egibideko 18 ikastetxeak erakusketari ariko dira, ikasleek eta beren familiek 2020-2021 ikasturterako eskaintza ezagut dezaten.
FAMILIAK
Familiak izango dira astearte arratsaldeko doako saio irekien hartzaileak. Gurasoek saio berezia izango dute, beren zalantza guztiak argitu eta ikastetxe bakoitzaren standa bisitatzeko.
ORIENTATZAILEAK
Apirilaren , AVANZAko jarduerak orientatzaileei, tutoreei eta zuzendariei begirakoak izango dira.
Parte-hartzaileek bi prestakuntza-saio interesgarritan parte hartu ahal izango dute ─bat, oso praktikoa─, eta, gainera, aukera izango dute Arabako enpresa-sareko enpresa batzuk bisitatzeko, non Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleek diharduten lanean.
Informazio guztia, hemen: www.avanza.eus