59 eskola-proiektu edo -ideia aurkitu ahal izan dira gaur goizean Gasteizko Santa Barbara plazako pergolan. Arabako Lanbide Heziketako zortzi zentrok aurkeztu dituzte ekimen hauek: LHII Gamarrako Ostalaritza Eskola, CIFP Mendizabala LHII, Mendizorrotzako Ostalaritza Eskola, CIPF Ciudad Jardín LHII, Construcción CIPF Eraiken LHII, Egibide Jesús Obrero, Egibide Nieves Cano eta Arkauteko Nekazaritza CIFP.
Eskola Enpresen Azoka Ikasenpresa hezkuntza-programaren esparruan garatzen da. Bertan, erdi-mailako eta goi-mailako ikasleek enpresa bat sortzeko aukera dute, beren proiektuaren prestakuntza eta tutoretzak jasoz. Ikasteko metodologia guztiz praktikoa da, eta hezkuntza-testuinguru berritzailea sortzen da.












