Europako enpresetan lantokiko prestakuntza egingo duten LHko ikastetxe publikoetako 300 ikasle baino gehiago Arabako ikastetxeetan matrikulatuta daude, 60 inguru. Gaur goizean, ikasle horiek aurkezteko ekitaldia egin da Bilboko Bizkaia Aretoan, eta datozen asteetan gazte horiek hartuko dituzten 17 herrialdeetara joango dira.
AURKEZPEN EKITALDIA
Jon Gomez EITBko aurkezle ezagunak hasierako agurra eta ongietorria egin ondoren, Rikardo Lamadrid Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak eta María Gómez Ortueta SEPIEko (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) Lanbide Heziketako Unitateko zuzendariak hitz egin zuten.
Ondoren, ikasleei entzuteko txanda izan zen. Bizkaia Aretoan, Erasmus+ bekaz gozatu zuten bi gazteren testigantza entzun ahal izan zen, orain Global Taining baten bidez Costa Rican partekatzen dutena. Iaz Suediako Lund hiriko enpresetan bat egin zuten bi gaztek ere euren esperientziaren berri eman zuten eta laster bidaiatuko duten ikasleei aholku batzuk eman zizkieten.
Beka horiei buruzko informazio praktikoa biltzen zuen bideo labur batek eman zion hasiera jardunaldiaren azken zatiari. Bertan, helmugako herrialdeka taldeka bildutako ikasleei dokumentazioa eman zitzaien.
IKASLAN MOBILITY-REN DATUAK
Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea, IKASLAN, duela 20 urte baino gehiago hasi zen Europako proiektuak kudeatzen. Aldi horretan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako LHko 5.000 gaztek baino gehiagok izan dute Lantokiko Prestakuntzako (LP) modulua atzerriko herrialde batean egiteko aukera, eta helmugako herrialdean lan egiteko modua ezagutu ahal izan dute, bai eta hizkuntzen ezagutza hobetu, autonomia eskuratu eta kultura berrietan sartu ere.