eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Zaraobe BHIko ikasleek Urduñako Jakintsuen babeslekuan laguntzen dute.

Zurezko oinarrizko lanbide-heziketako zikloko bigarren mailako taldeak, irakasleekin batera, babeslekuko txakur-arraza desberdinetara egokitutako etxolak asmatu, diseinatu eta eraiki ditu. Babesleku honen helburua “animalien ongizatea” da. Etxola bakoitzak bere nortasuna du, koloreak, apaingarriak eta espazio banaketa originalak konbinatuz.

Bertan ehun bat lagunek parte hartzen dute, bazkide nahiz boluntario, eta askotariko jarduerak egiten dituzte: instalazioak garbitzen edo txukuntzen laguntzea, animaliak txandaka ateratzea edo albaitariarengana eramatea, elikagaiak jaso edo erostea, otorduak prestatzea, hirian dauden kolonia felinoak detektatu eta kontrolatzea edo herritarrak kontzientziatzea.