eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Aintzane Arrese, Hezkuntzako Arabako Ordezkari berria

Aintzane Arrese, CIFP Ciudad Jardín LHIIko zuzendari ohia, Blanca Guerrero ordezkatuz joan da, Arabako Hezkuntzako ordezkari berria bihurtu baita. Azken 10 urteetan, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan (CIFP Ciudad Jardín LHII) izan da Arrese; lehenbizi irakasle gisa aritu da, eta, gero, lan hori Gasteizko erreferentzia-zentro horretako zuzendariarekin batera egin du, administrazioan, marketinean eta informatikan.

Arrese informatikan lizentziatu zen Donostiako Fakultatean, eta Gasteizko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko zein itunduetan hasi zuen irakasle-karrera.

Arabako IKASLAN Arabako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da Arrese. Horretarako, elkartutako beste zentro batzuetako zuzendariekin talde-lana sustatu du, proiektu berriak garatu eta erronka berritzaileak sartu ditu, bai ikastetxean bertan, bai beste erakunde batzuekin lankidetzan.

Hezkuntzako ordezkari berria Tknika Euskal Herriko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroko IKT-TIC, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak lantaldeko kide ere izan zen.