eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Aingeru Davila, Arkaute Nekazaritza LHIIko ikaslea, #ErasmusFPEuskadi2022 argazki lehiaketako irabazleetako bat

Aingeru Davila, CIFP Arkaute Nekazaritza LHIIko Lorezaintza eta Loradenda zikloko ikasleak eta Nahikari Urbizu, Eskurtze BHIko Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta zikloko ikasleak irabazi dute lehiaketa honetan, Italiako Cosenza hirian hartu zuten argazki bategatik. Bideo kategorian Noemí Rico izan da irabazle, Saturnino de la Peña BHIn Animazio Soziokultural eta Turistikoko ikaslea.

#ErasmusFPEuskadi2022 lehiaketa Ikaslanen ekimena da, Euskadiko LHko ikastetxe publikoen sarea, eta Erasmus+ programaren barruan ikasleek atzerrian praktikak egiten emandako ikus-entzunezko materiala saritzea du helburu. Ikasle bekadunek programa eta bizitako esperientzia ondoen irudikatzen duten bideoa eta argazkia tablet batekin sarituko dira.