eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Adimen Artifiziala, Adimen Emozionala eta Oinarrizko LHko superbotereak “Avanza Orienta 25” atalean

AVANZA Orienta Arabako LHko ikastetxeek Gasteizen antolatzen duten prestakuntza-jardunaldiaren 7. edizioa azaroaren 11n egingo da, Europa Biltzar Jauregian.

Enrique Barra Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasleak hartuko du parte jardunaldian. “Lasaitu, AAk ez zaitu ordezkatzen, indartu egiten zaitu” izenburupean, plagioa, arrakala digitala edo zor kognitiboa bezalako erronketan zentratuko da, edo edukiak sortzeko edo zuzenketa automatikoa egiteko AA erabiltzean.

Diana Jimenez hezkuntza psikologo ezagun eta mediatikoak nerabearen garunean jarriko du arreta. “Oreka emozionala: gainditu gabeko irakasgaia” izango da gure gazteen ongizate emozionalari eta motibazioari buruzko hitzaldi honen izenburua.

Ekitaldia osatzeko, mahai-inguru bat egingo da, izenburu honekin: “Inklusioa, motibazioa eta trasformzioa: Oinarrizko LH-ren superbotereak”. Prestakuntza-modalitate horrek ikasteko interesa nola berpizten duen aztertuko da, ikasleen beharretara egokitutako ingurunea eskainiz eta ibilbide pertsonal eta profesional berriei atea irekiz. Parte hartuko dute Maria Angeles Morales Egibideko (Hetel) Oinarrizko Graduen koordinatzaileak, Saioa Miguel El Carmen LHIko (Ikaslan Araba) ikasketa buruak eta Isabel Mendiguren Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntza Berezien zuzendariak.

Ekitaldia doakoa da, eta Ikaslan Arabak eta Hetelek antolatzen dute, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Parte hartu nahi baduzu, oraindik garaiz zaude doako jardunaldi honetan izena emateko.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.avanza.eus