eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Global Training beketarako izen-ematea zabalik

30 urtetik beherako gazteek, Lanbide Heziketako goi-mailako gradua edo lizentziatura bat edukiz gero, eta B2 edo B1 ingeles-maila, aukera dute 6 eta 12 hilabete artean AEB, Txina, India edo Argentinako enpresetan lan egiteko, edo Italia, Alemania edo Portugal herrialde europarretakoetan.
Beka hauen bidez, bost kontinenteetako enpresen lan-moldeak ezagutu ahal dituzte; hala, gazteek beren eskarmentu eta konfiantza profesional eta pertsonala areago ditzakete, hainbat hizkuntzatan eta bestelako kulturetan murgilduta lan egingo dutenez.
Se demandan perfiles variados, desde técnicos de grado superior de FP de mecatrónica, mantenimiento, laboratorio de análisis y educación infantil, entre otros títulos, hasta¿ ingenieros o economistas Askotariko profilak eskatzen dira: LHko goi-mailako graduko teknikariak, mekatronika, mantentzea, analisi-laborategia eta haur-hezkuntza arloetan, beste titulu batzuen artean, edota ingeniariak edo ekonomialariak.
IKASLANek (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) eta AFMk (Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Elkartea) atzerriko erakunde edo enpresetan lan egiteko 60 beka kudeatzen dituzte. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustaturik, bekek aukera ematen diete gazteei soldatapeko lan-eskarmentua izateko, dela Europan, dela beste kontinente batzuetan.
Ikus-entzunezko ekoizpenen muntaia, efizientzia energetikorako programetako lanak, dieten ikuskapena ospitaleetan, merkatu-prospekzioa edo ekoizpen-lerroen ikuskapena dira 60 proiektuen arteko zenbait, eta nazioartekotzeko beka hauetako bat eskuratzen duten gazteek gutxienez 6 hilabetez hartuko dute parte bertan.
Nola eskuratu
Beka eskuratzeko, gazteek, helmugara abiatu aurretik (2019ko urria eta 2020ko urtarrila bitartean), hautaketa-prozesu batean parte hartu beharko dute. Horretarako, uztailaren 15etik irailaren 13ra bitarteko epea dute izena emateko.
Hauek dira beka eskuratzeko baldintzak: LHko goi-mailako titulu bat edo unibertsitateko gradu bat eduki; 30 urte baino gutxiago izan; Euskadin bizi, gutxienez duela urtebetetik; 6 hilabetez baino gehiagoz antzeko beka batez gozatu ez izana; eta B1 ingeles-maila izan, LHrako, edo B2, unibertsitateko tituluetarako.
Bekekin loturiko informazio guztia (zein proiektu eskaintzen diren, beken iraupena, zuzkidura eta bidaia-asegurua, eskuratzeko baldintzak, aurkeztu beharreko agiriak, hautaketa-prozesuari dagozkion datak eta epeak…) hemen eskura daiteke: en www.globaltraining.eus edo www.Ikaslan.net o www.afm.es.