eu +34 945 000 433
eu +34 945 000 433

Mendizabala, 2019ko Gazte Instalatzaileen Lehiaketako irabazle

Mendizabala LHIIko taldeak irabazi du FENIEren (Instalazio Enpresarien Espainiako Federazio Nazionala) XV. Gazte Instalatzaileen Lehiaketako Arabako fasea, Connect 2019ren baitan egina eta SEA Arabako Enpresek eta Arabako Enpresa Elektrizitate eta Telekomunikazio Instalatzaileen Elkarteak antolatuta.

Taldeko Ander Sanz, Ander Zangromiz eta Imanol Elgarresta gazteek, Mendizabala LHIIko “Instalazio elektriko eta automatikoak” eta “Telekomunikazio-instalazioak” zikloetako ikasleak, Madrilen izango den amaierako fasean parte hartuko dute, MATELECen, Ruben Laria irakaslearekin batera.