
Araba 4.0 lantaldeak (IKASLAN eta Mendizabala LHIak partaide dituena) merkatu-jardueraren digitalizazioari eta marketinari buruzko jardunaldia egingo du on line. Datorren ostegunean, abenduaren 3an, goizeko 10etatik 12etara izango da. Parte-hartzaileek Arabako enpresen kasu errealak eta hurbilak ezagutzeko aukera izango dute. Industria 4.0 gaitzen duten teknologiei esker lortu dituzte beren helburuak. Izena ematea doakoa da eta azaroaren 30a baino lehen eman behar duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu.