Lanbide Heziketari lotutako ikasleen eta profesionalen testigantzak eta zeharkako gaitasunak hobetzeko eta lan-orientazioari laguntzeko hainbat tailer izan ziren Europako Jauregian egindako ekitaldiaren lehen jardunaldiaren ardatz. Atsedenaldian, mahai-inguruaren eta tailerren artean, showcooking-a egin zen Gamarrako Ostalaritza Eskolaren eskutik. Lehen jardunaldi hori Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta zegoen.
Gaurko saioa, bestalde, Lanbide Heziketako tituludunei zuzenduta egon da. Enplegu Azokak hogei enpresa inguru eta enplegua bilatzeko edo hobetzeko interesa duten pertsonak bildu ditu.