eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

3.331 ikaslek hartu dute parte”Somos las FP: etorkizuneko profesionalak gaitun” proiektuan

Gipuzkoako eta Nafarroako Lanbide Heziketako 54 ikastetxe publikotako 3.300 neska-ikaslek baino gehiagok aktiboki parte hartu dute ”Somos las FP: etorkizuneko profesionalak gaitun” izeneko ikerketa-proiektuan. Etorkizuneko profesionalak gaitun, LHko adar teknikoetan edo STEAMean sartzeko neska gazteek sentitu dituzten oztopoak identifikatzea helburua ere badu.

Proiektu honetan, emakume-ikasleak dira benetako protagonistak, eta aukera eman zaie modu batean edo bestean STEAM edo STEAM ez den Heziketa Ziklo baten alde egitera eraman ahal izan dituzten faktore erabakigarriak detektatu eta ondoren proposamen diferenteak egingo dira.  Hau ikustarazteko, www.somoslasfp.eus  webgunea sortu da eta bertan, emakume-ikasleek aurkezpen-bideoa ikusi eta inkestak egin ahal izan dute.

“Somos Las FP,  Etorkizuneko profesionalak gaitun”, MEFP – Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak – Eropa Batasuneko Next Generation programak finantzatutako proiektua da. Bergarako Miguel Altuna LHIIren gidaritzapean, eta Iruñeko Virgen del Camino LHIk, ElgoibarkoCIFP MEKA LHIIk, Ikaslan Gipuzkoak (Gipuzkoako Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) eta Ncuentrak (Emakundek homologatutako aholkularitza-enpresa) dinamizatzen dute proiektu hau. Elgoibarko Meka LHIIko Genero Berdintasuna Sustatzeko zikloko ikasleek ere parte hartu dute antolakuntza lanetan.

Zenbait azterlanek erakusten dutenez, genero-estereotipoek eraginda, 6 urtetik 13 urtera, neskek asmoak aldatzen edo finkatzen dituzte etorkizunari dagokionez. Horregatik, haurtzaro osoan eta haren hezkuntzan izaten diren oztopo horiek gainditzeko argia aurkitu nahian, proiektu honen helburua da ikasketak edo heziketa-zikloa hautatzeko prozesuan esku hartzen duten faktoreei buruzko informazioa lortzea. Jasotako informazioen bidez, estatistikak hausteko estatistika lortzea espero da, protagonista eurei galdetu eta erantzun dutelako.

Egindako inkesten emaitzak lortu ondoren, hainbat neurri hartuko dira, hala nola ikasleentzako, familientzako, enpresentzako, LHko ikastetxeentzako eta abarrentzako gidak, bideoak, testimonioak,… . Horiek denak www.somoslasfp.eus  webgunean argitaratuko dira, eta emakume gehiagok STEAM ikasketak eta  Heziketa-Zikloak aukeratzeko oztopoak gainditzeko baliabideak emango dira. Hauen bidez STEAM arloko bokazioak eta aukeraketak sustatzea izango dute helburu. Proiektua 2023ko udaberrian amaituko da, eta orduan aurkeztuko dira emaitzak.