Urratsbat Ekintzailetza

URRATSBAT Lanbide Heziketako ikasleen ekimen sortzailea sustatzen duen programa bat da, ikastetxeak enpresa inkubagailu bihurtzen dituena. Horretarako, ikastetxeek ekintzailearen bulegoa jartzen dute ekintzaileen eskura, baita beren instalazioak ere, proiektua merkaturatze fasean dagoenean garatzeko.

Ezaugarriak eta helburuak

URRATSBAT programaren helburua da ekimen sortzailea bultzatzea eta Lanbide Heziketako ikasleei beren enpresa sortzen laguntzea.
Ikastetxeetako zuzendariek hartzen dute programari heltzeko erabakia, bertan ezarritako helburuak lortzeko laguntza emateko konpromisoa hartuta. Horretarako, ikastetxe bakoitzak programa dinamizatzeko arduradun bat dauka (“irakasle dinamizatzailea”), ekimen sortzailea sustatzen duten jarduerak planifikatzen eta antolatzen dituena. Era berean, “irakasle dinamizatzailea” arduratzen da enpresa ideia bat aurkezten duenari prozesu horretan laguntzeaz.
Honako hauek dira programaren barruan garatzen diren jarduerak:
  • Urratsbat enpresen jarraipena (programak orain arte egin dituen 10etik gora urteetan sortu diren enpresen erregistroa eta eguneratzea). Urteotan, 376 enpresa sortu dira, eta horien % 76k “bizirik” diraute.
  • Urratsbat programa – “Zarata plana” egitasmoaren inguruko sentsibilizazioa eta hura hedatzea.
  • Aurreproiektua duten ikasleei prestakuntza ematea.
  • Proiektuen tutorizazioa: jarduera honek proiektuaren fase hauek biltzen ditu: Harrera, Laguntza, Abiatzea eta Jarraipena.

Hartzaileak

URRATSBAT programak Lanbide Heziketako ikastetxeetan erdi  eta goi mailako bigarren mailan ari diren ikasleak eta ikastetxeko ikasle ohiak ditu jomugan, baita etengabeko eta lanerako prestakuntzako ikastaroen bidez edo aurrez aurrekoa ez den prestakuntzaren bidez ikastetxearekin harremana duen edonor ere.

Programaren norainokoa

Ikasturte honetan (2013-14), 45 ikastetxek hartuko dute parte programan. Aurreikusita dago 6.000 bat ikaslek parte hartzea sentsibilizazio jardueretan, 181 enpresa proiektu lantzea eta 70 enpresa sortzea.

Informazio gehiagorako:

  • Ikusi programaren xehetasuna URRATSBAT ekimenaren fitxan.
  • Kontsultatu EKINGUNE plataforma http://ekingune.tknika.net/
  • Jarri harremanetan Javier Unamunorekin.
Programaren Horrialdera joan