Lantokiko Prestakuntzako Modulua

Enpresa barneko praktika modulua da, Lanbide Heziketako (LH) espezialitateetariko bat ikasten dutenentzat derrigorrezkoa dena, eta ikasketak amaitzeko urtean, azken hilabeteetan, egin beharko dutena.

  • Praktikak egin nahi dituzten ikasleak eskatzea:

Kontuan izan enpresatan praktikak egiteko epeak aurretik finkatu direla, eta zikloetako egutegiekin bat etorri ez ezik, LOGSE edo LOEren araberakoak ere badirela.

Ikasleak eskatzeko, aurrena zera egin behar duzu: behar duzun LHko espezialitatea zein Hezkuntza zentrotan ematen duten jakin, eta hurbilen duzunera jo. Bertan, enpresatan ikasleen praktikak koordinatzeaz arduratzen den irakaslearekin hitz egin beharko duzu. Udalerri bakoitzeko zentroen espezialitateen zerrenda ikusteko, kontsultatu 2014-15 Ikaslan Arabaren Hezkuntza Eskaintza Eguneratua.