Noticias

AGORA TEKNOCAMP

24/05/2019


Agora TeknoCamp, eragileen arteko lankidetzari esker gure gazteei zientzia eta teknologia hurbiltzen dien udako campusa

120 neska-mutilek Agora TeknoCampen hirugarren campusean izena eman ahal izango dute ekainaren 24tik 28ra bitartean

Lekua gordetzeko epea gaurtik ekainaren 7ra bitartean egongo da irekita

Gasteiz, 2019ko maiatzaren 23a. Arabako Foru Aldundiak, UPV/EHUk, Egibidek,  Ikaslan Arabak eta Innobasquek, hirugarrenez urtez, abian jarri dute Agora Teknocamp, zientzia eta teknologia ikasi eta haiekin dibertitu nahi duten Arabako neska-mutilentzako udako campusa.

Hirugarren edizio honetan, Agora TeknoCamp hezkuntza proiektu erreferente gisa sendotu da zientzia eta teknologia arloan.

Aurten ere 120 plaza eskaintzen dira, horietatik 60 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilentzat dira, eta beste 60 plazak DBHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzat. Gasteizko Egibide, Mendizabala LHII ikastetxean eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan emango da prestakuntza eta haien talde profesionalek gidatuko dituzte jarduerak astebetez.

Agora gizarte parte-hartze eta berrikuntza prozesutik sortu zen hiri campues honen helburu nagusia da gazteenengan interesa piztea zientziaren eta teknologiaren munduaz, era praktiko eta ludikoan, eta horrela adin txikietatik bokazio tekniko-zientifikoak sustatzea Arabako Lurralde Historikoan.

Jarduerak Nieves Cano kaleko campusean (UPV/EHUko Ingenieritza Eskolan eta Egibide-Nieves Canon) eta Mendizabala LHII ikastetxean egingo dira. Aurten ere zentro horietako ekipoek ahalegin guztia egin dute jolas eta hezkuntza jarduera programa bete-bete bat diseinatzeko.

Ekainaren 24tik 28ra bitartean, Agora TeknoCampeko partaideek abentura izugarria biziko dute

Magia dirudi baina fisika da, kimikak bere baitan harrapatzen zaitu, altxorraren bila edo ibilgailu elektriko bat diseinatzen. Horiek dira aste benetan zirraragarrian burutuko diren ekintzen izen batzuk. Jolasteko aukera ere izango da; udako campus batean ohi denez, baita norberaren dibertsiorako ere.

Agora TeknoCampen hirugarren edizioaren bidez, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko eta gure lurraldearen erronketako bati erantzuteko konpromisoa kontsolidatzen dute parte hartzen duten bost entitateek.

Izen-ematea        

Izena emateko epea gaur bertan hasten da eta ekainaren 7ra arte luzatuko da. Argibide gehiago eskuratzeko eta izena emateko bideak hauek dira: www.agora.araba.eus eta 945 122 198.

LH-PARKE IV. FOROA. LANBIDE HEZIKETA ENPRESA TEKNOLOGIKOETAN

25/02/2019


 

Eguna: Asteartea, 2019ko martxoak 12

Tokia: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Teknologia Parkeak

 

PRENTSA OHARRA

 

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta LHko zentroek Zibersegurtasunaren, Fabrikazio aurreratuaren eta Biozientzien lan-aukerak erakutsiko dizkiete Batxilergoko ikasleei

 

Ikaslanek, Hetelek eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatutako LH-Parke Foroak, enpresa teknologikoetako lanbide-prestakuntzari buruzkoak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologietako puntako enpresetara bisitak eginda lanbide teknikoekiko gazteenen interesa piztu nahi du

 

Zibersegurtasuna, fabrikazio aurreratua eta biozientziak dira gaur egun hazkunde-itxaropen onena duten sektore ekonomikoetako hiru. Euskadi dagoeneko nazioarteko erreferentzia da arlo horietan. Euskal parke teknologikoak hiru nitxo horietan espezializatu dira pixkanaka, eta enpresek etengabe eskatzen dute talentua horietan. Profil behar horri erantzun ahal izateko, martxoaren 12an, Euskadiko Parkeen Sareak ateak zabalduko dizkie LH-Parkea IV. Foroan parte hartuko duten Batxilergoko ikasleei. Foroa Ikaslanek, Hetelek eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak jarri dute martxan.

 

Azken edizioan deialdiak izan zuen arrakasta errepikatzea espero du Foroak. Izan ere, iaz 800 ikaslek lehen eskutik ezagutu ahal izan zituzten Lanbide Heziketak eta euskal parke teknologikoetan jarduera garatzen duten enpresek eskaintzen dizkieten lan-aukerak eta garapen profesionala.  Hain zuzen ere, Bizkaikoa bisitatzen duten ikasleak punta-puntako enpresa teknologiko hauen instalazioetara sartu ahal izango dira, besteak beste: ESS Bilbao, Itelazpi eta Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa, CFAA.

 

Aeronautikako, ingeniaritzako eta biozientzietako sektoreek, hurrenez hurren, Arabako Parke Teknologikoko enpleguaren % 25, % 20 eta % 12 dute, eta ikasleek aukera izango dute sektore horietan erreferentzia diren enpresa batzuk ezagutzeko, besteak beste: Aernnova, AEG Power Solutions Ibérica, CIC Energigune edo I+Med.

 

Azkenik, Gipuzkoako Parke Teknologikora joango direnek (aurten 25. urteurrena du gainera), bertan biozientzien sektorean lider diren enpresek egiten dituzten ikerketa aitzindariak ezagutu ahal izango dituzte: VIVEBiotech, ILine Microsystems edo BCBL.

 

Jardunaldia amaitzeko, hiru parkeetan aldi berean egingo den hitzaldi-programa bat izango da, eta horietan, LHko ikasle ohiek, gaur egun lan-munduan sartutakoak, Lanbide Heziketaren enplegagarritasun handia nabarmenduko dute, 140 titulazio guztiak kontuan hartuta % 86 inguruko batez besteko tasa baitu, baina ziklo industrialetan, ia % 100ekoa da. Azalduko dute, gainera, prestakuntza dualak haien lan-aurreikuspenak nola hobetu zituen (batzuetan unibertsitateko titulazioa lortu ondoren ere bai), baita aurreikuspen ekonomikoak ere.

 

Ikasketa industrialak dira matrikulazio guztien % 44,4, ikasturte honetan LH aukeratu duten 42.353 euskal ikasleen artean gogokoenak. Zifra hori iazkoa baino % 6,4 altuagoa da, baina oraindik ere ez da nahikoa 2020rako sektoreko enpresek aurrez ikusitako eskaria estaltzeko. Espezialitate industrialetan aurten emakumezko ikasleen kopurua ere handitu da (% 14,6 gehiago), baina oraindik ere guztizkoaren % 10 bakarrik da..

 

LH-Parke Foroa, aurten laugarren edizioa duena, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen 2017-2020 Plan Estrategikoan sartuta dago, eta bere helburuen artean ditu gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak ahalbidetzea. Hain zuzen ere, Sarean txertatutako 530 enpresak dira euskal industria-egituraren punta, hain zuzen ere, I+G arloko inbertsio handiari esker (Euskadiko gastu osoaren % 42) eta, batez ere, goi mailako titulazioetan nahiz erdi mailakoetan talentua biltzeko gaitasunagatik.

 

Arabako Teknologia Parkean, foroa lau arloren ingurukoa izango da:  prestakuntza duala, Unibertsitaterako pasarelak edo prestakuntza-ibilbideak, ekintzailetza eta nazioartekotzea. Horietako bakoitzean publikoak lehen eskutik ezagutu ahal izango du LH aukeratu zuten gazte tituludunen esperientzia.    

 

Hasteko, Nuria López RPKko Giza Baliabideen arduradunak eta Ander Martínez de Marigorta Automatizazio Robotikoan espezializatzeko programa garatzen ari den ikasleak prestakuntza dualaz hitz egingo dute. Hain zuzen ere, prestakuntza dualak ikasleei laneko zentro baten errealitatea ezagutzeko eta ikasten duten bitartean ordainsaria jasotzeko aukera ematen die.

 

Prestakuntza-ibilbideei zuzendutako atalean, LHko eta unibertsitateko ikasketak egin dituzten bi gaztek hartuko dute parte. Batetik, José Fernando Gómez egongo da. Bere enpresa sortu du Telekomunikazio Sistemen ziklo bat ikasi ondoren, eta geroago, Telekomunikazioen Ingeniaritza gradua. Bestalde, Maialen Bengoa ere bertan izango da. Alderantzizko bidea egin zuen; unibertsitatean izan ondoren, enplegua bilatzeko aukerak zabaldu zituen eta Kalitatearen Kontrolaren Azterketako eta Laborategiko goi mailako zikloa ikasi zuen. Egun, prestakuntza dualari esker, I+Med enpresa bioteknologikoan ari da lanean eta LH dualeko beste ikasle batzuk ere kargura ditu.

 

 

Jarraian, prestakuntza-eremu ezberdinetatik datozen hiru gaztek kontatuko dute nola erabaki zuten ekintzailetzako abentura hastea LHko ziklo bat egin ostean. Horietako lehenak, Javier Sanzek, Sukaldaritza eta Gastronomia ikasketak egin zituen, eta gaur egun, cateringeko bere enpresa du. Haurrei sukaldean aritzen erakusteko tailerrak eskaintzen ditu. Hain zuzen ere, Master Chef Juniorreko parte-hartzaileei eskolak emango dizkien chef-etako bat izango da. Bestalde, Josu Ortiz de Montoyak, ibilbide akademiko bitxia izan ostean, ibilgailu klasikoak zaharberritzen espezializatutako karrozeria jarri zuen martxan; lehenik, Elektronikako goi mailako gradua ikasi zuen, ondoren, Unibertsitatean egin zituen ikasketak Ingeniaritza Elektronikoa ikasiz, eta azkenik, LHra itzuli zen eta Automozioko goi mailako ikasketak egin zituen. Amaitzeko, Beñat Oribek esango digu nola sortu zuen ikus-entzunezko bere produkzio-etxea, dronekin grabatutako edukietan espezializatuta, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa ikasi ostean.

 

Azkenik, nazioartekotzeari eskainitako denboran, testigantzak Skype bidez iritsiko dira Italiatik eta Maltatik. Bérgamotik, atzerrian Erasmusen dauden Ainhoa Mendizabal eta Eneko Díazek beren esperientziaz hitz egingo dute. Inprimatutako Argitalpenen eta Multimediakoen Diseinua eta Edizioa ikasi zuen lehenak eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa bigarrenak. Topaketaren zati honi Andere Gorospek, Sukaldaritza eta Gastronomia ikasleak, emango dio amaiera. Prestakuntzaren zati bat Maltan egingo du.

 

 

BISITA ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEKO ENPRESETARA

 

Foroa amaitzeko, ikasleek Arabako Parke Teknologikoan instalatuta dauden enpresetako batzuetara bisita egingo dute: Aernnova, AEG Power Solutions, AJL Ophtalmics, CIC Energigune, Del Valle Aguayo, LEK Ingeniería, Tecnalia, Boutefeu, Tuboplast, I+Med, Unikare Bioscience, Wind Recycling, E-process Med, Mizar, abagune Research eta Lycolab.

 

 

Gazteek arlo profesional espezifiko batek eskaintzen dituen aukerak eta eskakizunak ezagutzeko eta enpresa teknologikoen funtzionamendua modu orokorrean ikusteko aukera izango dute. Horren bidez, zentzuzko elementuak eskainiko zaizkie beren etorkizunerako horren garrantzitsua den erabakia hartu ahal izateko: ikasketak hautatzea, alegia.

 

Kontsultatu egitarau osoa hemen: http://fpalava.com/foro/

 

 

Informazio gehiago eta elkarrizketak: prentsa@parke.eus

ERASMUS +IKASLAN

18/02/2019


300 ESTUDIANTES DE FORMACIÓN PROFESIONAL VIAJARÁN CON UN BECA ERASMUS + DE Ikaslan Euskadi

El alumnado de centros públicos de Formación Profesional realizarán prácticas en empresas extrajeras relacionadas con su perfil profesional durante los próximos tres meses. Ikaslan Araba Ikaslangipuzkoa IkaslanBizkaia. Red de Centros públicos de FP IKASLAN ARABA

Este año 303 estudiantes de IKASLAN, la red de centros públicos de formación profesional, viajarán a comienzos de marzo a una empresa europea donde además de realizar prácticas, obtendrán a finales de mayo el reconocimiento académico necesario para obtener el título del ciclo formativo que han estudiado.

197 participantes proceden de ciclos formativos de Grado Superior, 94 de Grado Medio y 12 de ciclos formativos de FP Básica. Alemania (4), Austria (11), Bélgica (1), Bulgaria (9), Dinamarca (1), Estonia (10), Francia (5), Grecia (6), Irlanda (16), Italia (107), Malta (22), Polonia (43), Portugal (21), Reino Unido (20) o la República Checa (15) son los países que acogerán a estos jóvenes en esta edición.

Todas las personas becadas tienen la posibilidad de realizar un curso on line de idioma y cultura del país de destino previo a la incorporación a la empresa.

Para los/as jóvenes supone una experiencia personal y profesional y, hasta en un 30% de los casos, las empresas les ofrecen continuar como contratados. Para la mayoría, esta estancia en empresas extranjeras supone una motivación extra que le lleva a realizar estudios superiores al regreso.

La red de centros públicos de formación profesional, Ikaslan Euskadi @FPeuskadi, comenzó hace 20 años a trabajar en la gestión de proyecto europeos y han sido miles los/as jóvenes que han completado su formación en un país extranjero durante este periodo.

Página 1 de 612345...Última »