Gaurkotasuna

AVANZA ORIENTA AMURRIOKO JARDUNALDIA

12/03/2019


DECLARACIÓN DE INTENCIONES DE IKASLAN ARABA Y SUS CENTROS ASOCIADOS PARA SEGUIR AVANZANDO EN FAVOR DE UNA IGUALDAD REAL Y OBJETIVA

07/03/2019


DECLARACIÓN DE INTENCIONES DE IKASLAN ARABA Y SUS CENTROS ASOCIADOS PARA SEGUIR AVANZANDO EN FAVOR DE  UNA IGUALDAD REAL Y OBJETIVA

 

En el epígrafe 7 de nuestro Plan de Igualdad, aprobado en Asamblea este curso, Ikaslan Araba, hemos adquirido como base los siguientes compromisos:

Acciones a llevar a cabo:

  • Desde 2001, que se empezó con la concienciación de la integración de la mujer en la FP en ámbitos diferentes a los que culturalmente se vienen eligiendo, imágenes que potencien y animen a las mujeres a optar por ciclos mayoritariamente masculinos para las portadas de los folletos de la oferta formativa, carteles, flyers y publicidad en general. Asimismo las imágenes de ciclos en los que la minoría son los hombres también en los últimos años se está potenciando esa incorporación. Por lo que siguiendo en esa línea se buscará en cada caso la mejor imagen de comunicación o publicitaria que evite los estereotipos y favorezca una integración igualitaria en el sistema educativo, laboral y en la sociedad en general.
  • Realizar actividades el 8 de marzo que recuerden la importancia de seguir luchando conjuntamente mujeres y hombres por la igualdad, valorando lo que se ha conseguido, pero siendo conscientes de que todavía queda mucho por hacer.
  • Plantear una o dos veces al año, al menos, actividades con alumnado y docentes en la que se debata la importancia del trato igualitario, testimonios en primera persona de situaciones de discriminación que sirvan de ejemplo para evitar caer en acciones similares.
  • Evitar por todos los medios la violencia en las aulas y en el ámbito de trabajo en general, creando si se estima oportuno protocolos de actuación que sirvan a los equipos directivos de herramienta en caso de darse estas situaciones.
  • Adecuar todas las comunicaciones internas y externas a lenguaje no sexista, al igual que toda la documentación que se utiliza en los centros e Ikaslan Araba de manera oficial, si es que todavía no se hubiera hecho.
  • Participar en Foros, Jornadas, Presentaciones, Charlas y eventos de cualquier tipo que se promuevan en favor de la igualdad y adoptar todas aquellas buenas prácticas que se puedan considerar de utilidad.
  • Se colaborará con Emakunde en programas, iniciativas y jornadas como Beldur Barik, Gizonduz, Paternidades, Gizonok esan eta egin… y se ha firmarán todos aquellos documentos como centros e Ikaslan Araba que se consensuen y se consideren interesantes.
  • CCOO presentó en septiembre el Proyecto Orienta, en el que se aborda la segregación de género en el sector industrial, planteando una serie de estrategias educativas y laborales. En este sentido también Ikaslan Araba se prestó a colaborar en todo aquello que se pueda considerar de interés por su parte, dada la condición de los asociados de ser centros públicos de FP.
  • Crear una base de datos de actividades realizadas por los centros e Ikaslan Araba en los últimos 5 años.
  • Generar una “biblioteca” con documentos, revistas, enlaces de interés, bibliografía, webs, contactos, etc., en el que se aúne información relativa a igualdad de género y que nos permita compartirla en red.

#YoDecido #8M #8m2019 #EmakumeakEre #NikErabakitzenDut! #Martxoak8 #M8

8M 2019

AVANZA

06/03/2019


Gure seme-alabei Lanbide Orientazioa eskaintzea gero eta beharrezkoagoa da. Egungo lanbide-aukera zabala oso gauza ona da, baina, aldi berean, zalantza asko eragiten ditu. Astelehenean, apirilaren 1ean, AVANZAren baitan, doako bi saio eskainiko dizkiegu familiei, Europa Jauregian.

LANBIDEAREN AUKERAKETAN DAGOEN GENERO-ALDEA (17:00-18:00 hitzaldia)

Badaude gizonentzako eta emakumeentzako lanbideak? Trebetasun eta gaitasun profesionalak ez dira sexu baten ala bestearen berezkoak. Hala ere, genero-baldintzatzaileek pisu handia dute oraindik ere zein ikasketa egin erabakitzeko orduan. Uxue Zangitu orientatzaile eta genero-berdintasuneko eragileak genero-estereotipoek eragiten duten segregazio horizontala eta horren ondorioak aztertuko ditu.

GALDUTA. LAGUN DIEZAIEKEGU BEREN LANBIDEA TOPATZEN? (18:00-19:00 mahai-ingurua)

Familiok egoki aztertu behar dugu egoera sozioekonomikoa, eta kontuan hartu beharra dugu zer-nolako trebetasunak dituzten gure seme-alabek. Baina, batzuetan, ez ditugu ezagun izaten gure gizarte- eta lan-esperientziaz kanpoko beste esparru batzuk, eta aurreiritzi sakonak izan ohi ditugu. Bada, mahai-inguruan, gure seme-alaben une garrantzitsu baino garrantzitsuago honetan gurasook izaten ditugun zalantzak argituko dira.

www.avanza.eus

http://www.avanza.eus/avanza-orienta.html

#Avanza

LH-PARKE IV. FOROA. LANBIDE HEZIKETA ENPRESA TEKNOLOGIKOETAN

25/02/2019


 

Eguna: Asteartea, 2019ko martxoak 12

Tokia: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Teknologia Parkeak

 

PRENTSA OHARRA

 

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta LHko zentroek Zibersegurtasunaren, Fabrikazio aurreratuaren eta Biozientzien lan-aukerak erakutsiko dizkiete Batxilergoko ikasleei

 

Ikaslanek, Hetelek eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatutako LH-Parke Foroak, enpresa teknologikoetako lanbide-prestakuntzari buruzkoak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologietako puntako enpresetara bisitak eginda lanbide teknikoekiko gazteenen interesa piztu nahi du

 

Zibersegurtasuna, fabrikazio aurreratua eta biozientziak dira gaur egun hazkunde-itxaropen onena duten sektore ekonomikoetako hiru. Euskadi dagoeneko nazioarteko erreferentzia da arlo horietan. Euskal parke teknologikoak hiru nitxo horietan espezializatu dira pixkanaka, eta enpresek etengabe eskatzen dute talentua horietan. Profil behar horri erantzun ahal izateko, martxoaren 12an, Euskadiko Parkeen Sareak ateak zabalduko dizkie LH-Parkea IV. Foroan parte hartuko duten Batxilergoko ikasleei. Foroa Ikaslanek, Hetelek eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak jarri dute martxan.

 

Azken edizioan deialdiak izan zuen arrakasta errepikatzea espero du Foroak. Izan ere, iaz 800 ikaslek lehen eskutik ezagutu ahal izan zituzten Lanbide Heziketak eta euskal parke teknologikoetan jarduera garatzen duten enpresek eskaintzen dizkieten lan-aukerak eta garapen profesionala.  Hain zuzen ere, Bizkaikoa bisitatzen duten ikasleak punta-puntako enpresa teknologiko hauen instalazioetara sartu ahal izango dira, besteak beste: ESS Bilbao, Itelazpi eta Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa, CFAA.

 

Aeronautikako, ingeniaritzako eta biozientzietako sektoreek, hurrenez hurren, Arabako Parke Teknologikoko enpleguaren % 25, % 20 eta % 12 dute, eta ikasleek aukera izango dute sektore horietan erreferentzia diren enpresa batzuk ezagutzeko, besteak beste: Aernnova, AEG Power Solutions Ibérica, CIC Energigune edo I+Med.

 

Azkenik, Gipuzkoako Parke Teknologikora joango direnek (aurten 25. urteurrena du gainera), bertan biozientzien sektorean lider diren enpresek egiten dituzten ikerketa aitzindariak ezagutu ahal izango dituzte: VIVEBiotech, ILine Microsystems edo BCBL.

 

Jardunaldia amaitzeko, hiru parkeetan aldi berean egingo den hitzaldi-programa bat izango da, eta horietan, LHko ikasle ohiek, gaur egun lan-munduan sartutakoak, Lanbide Heziketaren enplegagarritasun handia nabarmenduko dute, 140 titulazio guztiak kontuan hartuta % 86 inguruko batez besteko tasa baitu, baina ziklo industrialetan, ia % 100ekoa da. Azalduko dute, gainera, prestakuntza dualak haien lan-aurreikuspenak nola hobetu zituen (batzuetan unibertsitateko titulazioa lortu ondoren ere bai), baita aurreikuspen ekonomikoak ere.

 

Ikasketa industrialak dira matrikulazio guztien % 44,4, ikasturte honetan LH aukeratu duten 42.353 euskal ikasleen artean gogokoenak. Zifra hori iazkoa baino % 6,4 altuagoa da, baina oraindik ere ez da nahikoa 2020rako sektoreko enpresek aurrez ikusitako eskaria estaltzeko. Espezialitate industrialetan aurten emakumezko ikasleen kopurua ere handitu da (% 14,6 gehiago), baina oraindik ere guztizkoaren % 10 bakarrik da..

 

LH-Parke Foroa, aurten laugarren edizioa duena, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen 2017-2020 Plan Estrategikoan sartuta dago, eta bere helburuen artean ditu gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak ahalbidetzea. Hain zuzen ere, Sarean txertatutako 530 enpresak dira euskal industria-egituraren punta, hain zuzen ere, I+G arloko inbertsio handiari esker (Euskadiko gastu osoaren % 42) eta, batez ere, goi mailako titulazioetan nahiz erdi mailakoetan talentua biltzeko gaitasunagatik.

 

Arabako Teknologia Parkean, foroa lau arloren ingurukoa izango da:  prestakuntza duala, Unibertsitaterako pasarelak edo prestakuntza-ibilbideak, ekintzailetza eta nazioartekotzea. Horietako bakoitzean publikoak lehen eskutik ezagutu ahal izango du LH aukeratu zuten gazte tituludunen esperientzia.    

 

Hasteko, Nuria López RPKko Giza Baliabideen arduradunak eta Ander Martínez de Marigorta Automatizazio Robotikoan espezializatzeko programa garatzen ari den ikasleak prestakuntza dualaz hitz egingo dute. Hain zuzen ere, prestakuntza dualak ikasleei laneko zentro baten errealitatea ezagutzeko eta ikasten duten bitartean ordainsaria jasotzeko aukera ematen die.

 

Prestakuntza-ibilbideei zuzendutako atalean, LHko eta unibertsitateko ikasketak egin dituzten bi gaztek hartuko dute parte. Batetik, José Fernando Gómez egongo da. Bere enpresa sortu du Telekomunikazio Sistemen ziklo bat ikasi ondoren, eta geroago, Telekomunikazioen Ingeniaritza gradua. Bestalde, Maialen Bengoa ere bertan izango da. Alderantzizko bidea egin zuen; unibertsitatean izan ondoren, enplegua bilatzeko aukerak zabaldu zituen eta Kalitatearen Kontrolaren Azterketako eta Laborategiko goi mailako zikloa ikasi zuen. Egun, prestakuntza dualari esker, I+Med enpresa bioteknologikoan ari da lanean eta LH dualeko beste ikasle batzuk ere kargura ditu.

 

 

Jarraian, prestakuntza-eremu ezberdinetatik datozen hiru gaztek kontatuko dute nola erabaki zuten ekintzailetzako abentura hastea LHko ziklo bat egin ostean. Horietako lehenak, Javier Sanzek, Sukaldaritza eta Gastronomia ikasketak egin zituen, eta gaur egun, cateringeko bere enpresa du. Haurrei sukaldean aritzen erakusteko tailerrak eskaintzen ditu. Hain zuzen ere, Master Chef Juniorreko parte-hartzaileei eskolak emango dizkien chef-etako bat izango da. Bestalde, Josu Ortiz de Montoyak, ibilbide akademiko bitxia izan ostean, ibilgailu klasikoak zaharberritzen espezializatutako karrozeria jarri zuen martxan; lehenik, Elektronikako goi mailako gradua ikasi zuen, ondoren, Unibertsitatean egin zituen ikasketak Ingeniaritza Elektronikoa ikasiz, eta azkenik, LHra itzuli zen eta Automozioko goi mailako ikasketak egin zituen. Amaitzeko, Beñat Oribek esango digu nola sortu zuen ikus-entzunezko bere produkzio-etxea, dronekin grabatutako edukietan espezializatuta, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa ikasi ostean.

 

Azkenik, nazioartekotzeari eskainitako denboran, testigantzak Skype bidez iritsiko dira Italiatik eta Maltatik. Bérgamotik, atzerrian Erasmusen dauden Ainhoa Mendizabal eta Eneko Díazek beren esperientziaz hitz egingo dute. Inprimatutako Argitalpenen eta Multimediakoen Diseinua eta Edizioa ikasi zuen lehenak eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa bigarrenak. Topaketaren zati honi Andere Gorospek, Sukaldaritza eta Gastronomia ikasleak, emango dio amaiera. Prestakuntzaren zati bat Maltan egingo du.

 

 

BISITA ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEKO ENPRESETARA

 

Foroa amaitzeko, ikasleek Arabako Parke Teknologikoan instalatuta dauden enpresetako batzuetara bisita egingo dute: Aernnova, AEG Power Solutions, AJL Ophtalmics, CIC Energigune, Del Valle Aguayo, LEK Ingeniería, Tecnalia, Boutefeu, Tuboplast, I+Med, Unikare Bioscience, Wind Recycling, E-process Med, Mizar, abagune Research eta Lycolab.

 

 

Gazteek arlo profesional espezifiko batek eskaintzen dituen aukerak eta eskakizunak ezagutzeko eta enpresa teknologikoen funtzionamendua modu orokorrean ikusteko aukera izango dute. Horren bidez, zentzuzko elementuak eskainiko zaizkie beren etorkizunerako horren garrantzitsua den erabakia hartu ahal izateko: ikasketak hautatzea, alegia.

 

Kontsultatu egitarau osoa hemen: http://fpalava.com/foro/

 

 

Informazio gehiago eta elkarrizketak: prentsa@parke.eus

Página 1 de 812345...Última »