Guri buruz

Ikaslan Araba Ikastetxe Publikoen elkartea da, Lanbide-Prestakuntzan aritzen diren Arabako lurralde historikoko 12 ikastetxe publikok osatutakoa.

Gure helburu nagusia hezkuntza munduan erreferente izatea da Lanbide Prestakuntzarekin zerikusia duten gai guztietan. Horretarako, gure iritziak, proposamenak, interesak eta proiektuak hainbat administrazio eta lanbide-elkarteren aurrean bideratzen ditugu, lanbide-irakaskuntzaren kalitatean etengabeko hobekuntza bilatzen dugu, ahalmen teknologikoa eguneratzen dugu eta hezkuntza-eskaintza berritu eta handitzen dugu.

Ikaslan Arabak Ikaslan Bizkaia eta Ikaslan Gipuzkoarekin batera parte hartzen du eta haiekin lankidetzan aritzen da estatuko eta nazioarteko hainbat proiektutan, Lanbide-prestakuntza oraineko eta etorkizuneko apustu estrategikoa dela konbentzituta.